Galeriak


Arteko
1996az geroztik, Arteko Galeria Gros auzoan finkatu da arte garaikidearen espazio nagusi gisa. Gure ibilbidea arretaz aukeratutako artista garaikideek —bertakoak, estatukoak eta nazioartekoak— zedarritzen dute. Aintzat hartu dugu hizkuntza artistikoen aniztasuna, eta egungo arte eszenaren barruan ikuspegi berezi eta dinamikoa sustatu dugu.


Arteztu
Arteztu galeria, Antigua auzoko arte eta kultura gunea.

Cibrián
2018an sortua, Cibrián Donostian egoitza duen arte garaikideko galeria da. Gure erakusketa-programa gure testuinguru geografikoak moldatzen du; horregatik, galeriaren ekonomia osoa eta bere oreka gure ekoizpen- eta erakusketa-moduak birpentsatzeko gaitasunaren menpe daude, audientzia eta itxaropen berriak sortuz. Horretarako, artista emergenteak zein finkatuak gonbidatzen ditugu tokiko baliabide eta ezagutzekin lan egitera. Horren ondoriozko ekologiak komunitate lokalei zein artistei baliabide kritiko berriak irekiko dizkiela uste dugu.

Ekain
Ekain Arte Lanak galerian euskal arte garaikidean espezializatuta gaude eta Fondo handi bat daukagu, aukera zabala eskaintzen duena. Zure arte bilduma, handia zein txikia, sortu nahi izanez gero, gure aholkularitza eskaintzen dizugu. Donostiako Parte Zaharrean gaude.

LA Central Art Gallery
LA Central Art Gallery, arte garaikidearen erreferentzia Grosen.

SakanaGallery
SakanaGallery, nazioarteko artea Egia auzoan.