Edukira joan
Arteztu
Arteztu logo

gallery.address

Resurrección María de Azkue 12, 20018

Donostia / San Sebastián

gallery.openingHours

· Astelehena: 16:30 - 21:00 . Asteartetik - Ostegunera: 10:00 - 12:00 & 16:30 - 20:00 · Ostiralak: 11:00 - 13:30 & 16:30 - 20:00 · Larunbatak : 11:00 - 13:00 · Igande eta jaiegunetan: Itxita

Arteztu galeria, Antigua auzoko arte eta kultura gunea.

gallery.exhibitions

Bizi-min-bizi

Miren González Goikoetxea

Miren González Goikoetxea. Bizi-min-bizi pintura proiektua garatzen ari da, minbizia gertutik bizi eta bisualizatzeko ariketa bat.

Duela hiru urte, minbizia oso gertu ukitu zidan. Hitzaren zama ikaragarria da. Gaixotasunera gerturatzea erabaki nuen, laguntzeko, kolaboratzeko, bisualizatzeko eta normalizatzeko. Horretarako Bizi-min-bizi pintura proiektua sortu nuen. Donostiako Ospitaleko Anatomia Patologikoko departamentuan urte eta erdiz aritu naiz lanean, Manuel Moreno Valladares doktorearen laguntzaz, mikroskopioan begiratuz eta han bertan minbizi desberdinen biopsiak marraztuz. Saioak hiru ordukoak ziren, ondoren estudioan akrilikoz garatuak; geroago, olioz eta formatu handietan, interpretazio askeagoekin. Lanen kolore moreak eta lilak biopsiak tindatzeko erabiltzen den eosinatik datoz. Gizakiak besteekin konektatuta egoteko duen behar hori, neuronek eta zelulek elkarri behar dioten moduan, etengabeko gaia da nire lanean.

gallery.mediumMargolaritza eta marrazkiak