Edukira joan
++ OSTIRAL 29 MAI · 17:30 → 21:00 INAUGURAZIOA · LARUNBAT 30 MAI · 11:00 → 19:00 · IGANDE 31 MAI · 11:00 → 14:00 · 6 GALERIA · 3 IBILBIDE · DOAKO SARRERA ++++ OSTIRAL 29 MAI · 17:30 → 21:00 INAUGURAZIOA · LARUNBAT 30 MAI · 11:00 → 19:00 · IGANDE 31 MAI · 11:00 → 14:00 · 6 GALERIA · 3 IBILBIDE · DOAKO SARRERA ++++ OSTIRAL 29 MAI · 17:30 → 21:00 INAUGURAZIOA · LARUNBAT 30 MAI · 11:00 → 19:00 · IGANDE 31 MAI · 11:00 → 14:00 · 6 GALERIA · 3 IBILBIDE · DOAKO SARRERA ++++ OSTIRAL 29 MAI · 17:30 → 21:00 INAUGURAZIOA · LARUNBAT 30 MAI · 11:00 → 19:00 · IGANDE 31 MAI · 11:00 → 14:00 · 6 GALERIA · 3 IBILBIDE · DOAKO SARRERA ++

VI · EDIZIOA · 2026

Gallery Weekend
Donostia · San Sebastián

29.05 > 31.05.2026

Oharra · Irekiak 2026

IREKIAK Gallery Weekend data aldatu da

Donostiako galerien erakusketa-denboraldiaren irekiera markatzen duen ekitaldia da, IREKIAK Gallery Weekend Donostia eta bere DATA MAIATZERA ALDATU DA. Estaduko beste hiri batzuetan ez bezala, Donostiak munduko toki guztietatik bisitari ugari jasotzen hasten denean, jarduera bizienari udaberritik aurrera ekiten dio.

Horrexegatik, hain zuzen DAGGE-k, Donostiako Arte Garaikideko Galerien Elkarteak, hemendik aurrera, urtero maiatzaren zehar ekitaldi hau ospatzea erabaki du. IREKIAK Gallery Weekend bere VI. edizioan biprogramatzen da, urteroko zita artistiko bilakatzeko asmoz, eta donostiako arlo sozial, turistiko eta kulturalean giltzarri izan dezan.

Aurtengo IREKIAK ekitaldia maiatzaren 29an irekiko da. Asteburu osoan zehar ate irekiko erakusketa programa bizia izango du; artearekiko topaketa erakagarriaekin, artistak, herritarrak eta bisitariak, galerietako espazioak eta aurkezten dituzten arte-lanak modu familiarrean ezagutu nahi duten guztientzako.

06 · Aurtengo erakusketak

Erakusketak

Galeria bakoitzak erakusketa berri bat inauguratzen du Gallery Weekend Irekiak astebururako.

Rafa Satrústegui, Madrid, 1960 — Sugerencias prusianas

1. ARTEKO

Sugerencias prusianas

Rafa Satrústegui, Madrid, 1960

Donostiako jatorria eta lotura dituen Rafa Satrústeguik 22 urteren ondoren aurkezten du lehen aldiz bere lana bakarkako erakusketa batean Donostian. Azkena 2004an izan zen Galería Dieciséis-en, 2007an zendu zen Gonzalo Sánchezen zuzendaritzapean.

Ohiko samurtasun eta lirismoaz, artista Donostiara itzultzen da, oraingoan Arteko galeriara, margolan eta paper sorta batekin, non, ahalik eta baliabide eta erregistro gutxienekin, keinuaren indarra eta moldakortasuna adieraztea bilatzen duen, zeinuarekin duen muga arakatuz. Horretarako, kolore guztiak isiltzen ditu Prusiar urdina izan ezik, Sugerencias prusianas izenburuko erakusketa honen pigmentu nagusia, ia esklusiboki.

Galeria bisitatu
Miren González Goikoetxea — Bizi-min-bizi

2. ARTEZTU

Bizi-min-bizi

Miren González Goikoetxea

Duela hiru urte, minbizia oso gertu ukitu zidan. Hitzaren zama ikaragarria da. Gaixotasunera gerturatzea erabaki nuen, laguntzeko, kolaboratzeko, bisualizatzeko eta normalizatzeko. Horretarako Bizi-min-bizi pintura proiektua sortu nuen.

Donostiako Ospitaleko Anatomia Patologikoko departamentuan urte eta erdiz aritu naiz lanean, Manuel Moreno Valladares doktorearen laguntzaz, mikroskopioan begiratuz eta han bertan minbizi desberdinen biopsiak marraztuz. Saioak hiru ordukoak ziren, ondoren estudioan akrilikoz garatuak; geroago, olioz eta formatu handietan, interpretazio askeagoekin.

Lanen kolore moreak eta lilak biopsiak tindatzeko erabiltzen den eosinatik datoz. Gizakiak besteekin konektatuta egoteko duen behar hori, neuronek eta zelulek elkarri behar dioten moduan, etengabeko gaia da nire lanean.

Galeria bisitatu
Ruoxi Jin — Ruoxi Jin

3. CIBRIÁN

Ruoxi Jin

Ruoxi Jin

Ruoxi Jin-ek (Harbin, 1997, Txina) batez ere eskulturaren eta performancearen bidez lan egiten du, narrazio konplexuak ehunduz; bertan, anekdota genealogikoak eta magia-trikimailuak elkartzen dituelarik.

Jin-en praktikaren zehar nolabaiteko jariakortasun-sentsazioa hedatzen da, eta horrek ez du soilik uztartzen dituen objektuen iraganeko bizitzekin bat egiten, baizik eta artistaren berarenekin ere. Bere muntaketa heteroklitoen birtuosismoak gurutzaketetara eta loturetara irekita dagoen ikuspegi poetikoa islatzen du. Muntaketa ez da soilik ikerketa formal bat bihurtzen, baizik eta lotura afektiboak eta esperientzia partekatuak sustatzeko bitarteko bat ere bada.

Ruoxi Jin Parisko École Nationale Supérieure des Beaux-Arts-en graduatu zen 2024an. Bere azken erakusketa indibidualen artean hauek daude: MA Félicité, Frac Île-de-France, Paris, 2026; Microclimats, Galerie Mennour, Paris, 2025; Prix sur demande, Galerie du Crous, Paris, 2025; REGRETS, DNSAP, Beaux-Arts de Paris, Paris, 2024.

Galeria bisitatu
Mikel Lertxundi — Natura Harmonia Poesia

4. EKAIN

Natura Harmonia Poesia

Mikel Lertxundi

Ekain Arte Lanak galeriak Mikel Lertxundiren Natura Harmonia Poesia erakusketako formatu txikiko eskulturak eta marrazkiak aurkezten ditu.

Material astunak eta sendoak diren harria, egurra eta burdina arinak eta hauskorrak bihurtu ditu artistak, materiaz hustu ahala iradokizunez eta mezuz bete, kutun antzeko objektu preziatu bihurtzeraino.

Txikitasunaren balio handien eta sakonen aldarrikapena eta proposamen atsegina eskainiz zentzu guztietan eta zentzumen guztientzat, ukimenezko begirada probokatzeraino.

Tradizioari eta mendeetako historiari estetika atenporala erantsiz. Naturaren harmonian poesia atzemateko gonbidapena luzatuz.

Lurra eta hark berezkoa duen oreka gerturatuz ikusleari, ezegonkortasun eta aldaketa azkarreko garai hauetan arnasaldia eta pausaldia eskaintzeko.

Galeria bisitatu
María Castilla — Gipuzkoan

5. LA CENTRAL ART GALLERY

Gipuzkoan

María Castilla

María Castillaren pintura tradizio argi eta ezagun batean kokatzen da, abangoardietatik berrinterpretatutako paisaiaren tradizioan, baina jarrera pertsonal batetik egiten du, hitzez hitzekotasuna eta nostalgia saihestuz. Bere lanak ez du natura deskribatzen: berreraiki egiten du.

Bere obraren hari gidaria pertzepzioaren eta egituraren arteko sintesia da. Artistak paisaia hartzen du abiapuntu gisa, Gipuzkoako mendiak eta itsasoaren presentzia etengabea, esperientzia sentsorial moduan. Hala ere, paisaia hori garbiketa formaleko prozesu baten mende jartzen du, hizkuntza kubistekin lotura argia duen prozesu baten bidez. Planoaren zatiketak, eremu kromatikoen gainjartzeak eta bolumenen sinplifikazioak espazialtasun eraikia sortzen dute, ez naturalista. Hala ere, kubismo analitikoan ez bezala, Castillak ez du errealitatea desegiten, baizik eta emozioaren ikuspegitik berrantolatzen du.

Puntu horretan agertzen da bere pinturaren dimentsio espresionista. Koloreak ez du elementu deskribatzaile gisa funtzionatzen, egiturazko eta afektibozko eragile gisa baizik. Berde azidoek, urdin aseek eta gama hautsiek obraren barne-erritmoa protagonizatzen eta egituratzen dute, perspektiba tradizionala ordezkatzen duten tentsioak eta orekak sortuz. Paisaiak leku izateari uzten dio, eta egoera bihurtzen da.

Esanguratsua da geometria ez dela sistema zurrun gisa inposatzen, tresna malgu gisa baizik. Formek, sintetizatuta egon arren, dardara organiko bat gordetzen dute, hotz konstruktiboa saihesten duena. Bere pinturan etengabeko negoziazio bat dago ordenaren eta jariotasunaren artean, ikasitakoaren eta bizitakoaren artean, hau da, artearen historiari lotutako bere oinarri teorikoaren eta esperientzia pertsonalaren artean.

Bere itsas eszenetan, argia plano zabaletan disolbatzen da, zenbait soluzio postinpresionista gogoraraziz. Barrualdeko paisaietan, berriz, egitura zatikatuago bihurtzen da, ia tektonikoa. Bi kasuetan, emaitza kontenplazioaren eta eraikuntza intelektualaren artean kulunkatzen den pintura da.

María Castillak ez du euskal paisaia margotzen: bere hizkuntza propio batera itzultzen du, non kolorea protagonista absolutua den eta forma, berriz, bitarteko bat. Bere obrak tradizioaz jabetuta dagoen artista bat erakusten du, baina hari men egiten ez diona; erreferentzia historikoak praktika piktoriko koherente batean integratzeko gai den artista bat, non natura, batez ere, pintura bera pentsatzeko aitzakia den.

Galeria bisitatu
Juan Aizpitarte — Storyboard

6. SAKANAGALLERY

Storyboard

Juan Aizpitarte

2023az geroztik, Juan Aizpitarte « destello » lanean ari da, Peruko kultura xamanikoaren ingurunea jorratzen duen fikziozko dokumental luze batean, gaur egun muntaketa-fasean dagoena.

Storyboard ez da film horren ilustrazioa beste bitarteko batzuen bidez hedatzen du. Hemen bildutako ikatz-marrazkiek eta orain arte erakutsi gabeko eskulturek fantastikoaren artxibo gisa funtzionatzen dute: oroitzapen lauso batek irudi bihurtu aurretik forma materiala aurkitzen duen leku hori.

Marrazkiek mineralek, animalien gorputzek eta landare-motiboek osatutako mundu oniriko bat zabaltzen dute. Eskulturek, teriomorfoaren hurbilekoak izanik, izakiaren eta materia gordinaren arteko bolumenak eskaintzen dituzte, leku probableetan existitu nahi duten forma posibleak.

Bi diziplina horien artean intuizio bera dabil: memoriak desegiteko arriskuan jartzen duena bizirik mantentzea, haren itzulpena behartu gabe.

Xamanismoarekiko harremana ez da berez emantzat hartzen. Juan Aizpitartek ez du erritu bat dokumentatzen, ezta iruditeria bat bereganatzen ere. Urteak daramatza esparru horretan elkartzen diren keinuak, zeremoniak eta kultuak behatzen, eta behaketa hori marrazkian, eskulturan eta filmaren muntaketan berdin pausatzen uzten du.

Memoriarekin lan egitea da errealitate subjektiboa objektibotasunaren printzipio gisa onartzea, eta esna-egoeraren eta ametsaren arteko prozesuetan konfiantza izatea.

Storyboard izenburu literala da. Obra bakoitza plano posible bat da, galeriaren espazioan askatutako ideia audiovisual bat, non objektuek eta irudiek kontakizun anitz ahalbidetzen dituzten, bat bera ere zehazki inposatu gabe.

Erakusten dena ez da film baten emaitza, baizik eta haren pentsamendu paraleloa proiektua aurretik datorren eta hura gainditzen duen sorkuntzaren plazera. Oraindik etortzeko dagoenarentzat ongarri emankorra.

Galeria bisitatu

29 > 31 Mai 2026

Programa

Gehiago ikusi
Ostiral

29.05

17:30-21:00

Inaugurazioa

Larunbat

30.05

11:00-19:00

Igande

31.05

11:00-14:00

Irekiak

Irekiak Gallery Weekend Donostiako arte galeria astebururaren ekitaldi ofiziala da. 2021ean sortua, DAGGE, Tabakalera, DonostiKultura eta Kutxa Fundazioa-k antolatua.

Gehiago ikusi

Contact

Address
Alkolea Pasaia 1 · 20012 Donostia

Antolatzaileak

DAGGETabakaleraDonostiKulturaKutxa Fundazioa

Laguntzaile instituzionalak

Donostia / San SebastiánSan Telmo MuseoaEl Águila