
Ekain
gallery.address
Iñigo Kalea 4, 20003
Donostia / San Sebastián
gallery.openingHours
Asteartik - Ostiralera: 12:00 - 14:00 / 16:00 - 19:00 Larunbatetan: 12:00 -1 4:00 - edo hitzorduarekin
Website
ekainartelanak.com ↗Ekain Arte Lanak galerian euskal arte garaikidean espezializatuta gaude eta Fondo handi bat daukagu, aukera zabala eskaintzen duena. Zure arte bilduma, handia zein txikia, sortu nahi izanez gero, gure aholkularitza eskaintzen dizugu. Donostiako Parte Zaharrean gaude.
gallery.exhibitions
Natura Harmonia Poesia
Mikel Lertxundi
Mikel Lertxundi, eskultorea eta marrazkilaria.
Ekain Arte Lanak galeriak Mikel Lertxundiren Natura Harmonia Poesia erakusketako formatu txikiko eskulturak eta marrazkiak aurkezten ditu. Material astunak eta sendoak diren harria, egurra eta burdina arinak eta hauskorrak bihurtu ditu artistak, materiaz hustu ahala iradokizunez eta mezuz bete, kutun antzeko objektu preziatu bihurtzeraino. Txikitasunaren balio handien eta sakonen aldarrikapena eta proposamen atsegina eskainiz zentzu guztietan eta zentzumen guztientzat, ukimenezko begirada probokatzeraino. Tradizioari eta mendeetako historiari estetika atenporala erantsiz. Naturaren harmonian poesia atzemateko gonbidapena luzatuz. Lurra eta hark berezkoa duen oreka gerturatuz ikusleari, ezegonkortasun eta aldaketa azkarreko garai hauetan arnasaldia eta pausaldia eskaintzeko.